Debako (Gipuzkoa) familia aberats bateko semea. Kantauri itsasoaren erdian, Frantziaren aurka, izandako borroka armatuko pasarte nabarmen baten protagonista izan zen. Berea baino garaiagoa zen ontzi etsaiaren aurrean zegoenez, ontziko marinelak abordatzera behartzeko, barra lodi bat hartu zuen bateletik, eta barra horrekin ontziko oholetako bat saltarazi zuen, tripulatzaileak itota hiltzeko edo etsaiaren ontzira igotzeko aukeran jarriz. Arrakasta izan zuen, gainera, kontrako galeoia harrapatuz.
