Donostiako Udaleko zinegotzia 1793ko gerra franko-espainiarrean. Donostiako kapitulazioari buruz Iruñean instruitu zen prozesu militarrean epaitua izan zen, Gipuzkoako hiriburuko goarnizioko zenbait militarrekin eta beste euskal zibil batzuekin batera. 1798ko urriaren 1ean emandako epaian enplegu edo udal kargu betirako gabetzera zigortu zuten.
Erref. Aralarko J.: Euskal askatasunaren aurkariak 1794-1829, Buenos Aires, 1944, pp. 35-37.
