Pilota

IRAIZOZ IRURE, Antonio

Iraizoz I. Erremontista profesionala, kantxetako giroan Iraizoz I «Zaharra» ezizenarekin ezaguna. Alkoholtzen (Nafarroa) jaio zen 1911ko abenduaren 21ean. 1935eko urtarrilaren 5ean egin zuen debuta Iruñeko Euskal-Jaian. Jokalari atzelaria da, eta Donostiako Urumea ibaian eta Hernaniko Galarreta Jai-Alain ere jokatu du. 1948an Euskal-Urumea Binakako Txapelketa irabazi zuen, Sáinz lagun zuela. 1975ean, 63 urte zituela, erretiratu egin zen. Ehiza zale amorratua da.

Urbano ASARTA EPENZA