Kazetaria eta idazlea, Idiazabalen (Gipuzkoa) 1951n jaioa.
1975ean hasi zen Zeruko Argia aldizkarian lanean, eta 1980ra arte aritu zen bertan. Gerora, Punto y Hora, Egin eta Argia hedabideentzat aritu da elkarlanean. 1989an Hilerriko jolasak (Elkar) eleberria argitaratu zuen. 1994an, Felix Likiniano anarkista ospetsuaren biografia bat itzuli zuen. Ezina ekinez egina (Txalaparta), gaztelaniazko bertsioan Miliciano de la utopía izenburua jarri ziona. Ondoren, ETAko kideen deportazioei buruzko liburu-erreportajea idatzi zuen, Deportazioa, gaitz txikia (Txalaparta) izenburupean.
90eko hamarkadan Argia aldizkarian kolaboratu zuen berriro, eta 2001ean Zeruko Argia-n 1963 eta 1969 artean argitaratutako elkarrizketen bilduma liburu bat prestatu zuen, 60ko hamarkadako hitzak izenekoa (Argia aldizkaria, 2001).