Lekaide eta lekaimeak

IÑURRITEGUI GASTAÑAGA, Juan

Erlijioso laterandarra, Oñatin (Gipuzkoa ) 1877an jaioa. Oñatiko irakasle izan zen (1903-1906) 1907an Argentinako Errepublikara bidalia izateko. Argentinako Salta hiriko Belgrano Ikastetxeko irakasle izan zen 1908 eta 1920 artean. Laterandarren Nuestra Señora de la Candelaria de la Viña egoitza fundatu zuen. Saltan hil zen 1942ko apirilaren 17an.