1926ko abuztuaren 21ean Legorretan jaiotako txistularia eta txisturako obren konpositorea. Alegian hil zen 2004ko otsailaren 12an.
Argazkilaria ogibidez, Albiztur eta Amezketa herrietan igande arratsaldeko dantzaldiak mantentzearen arduraduna izan zen. Intxausti zazpi urterekin hasi zen musikan, aitaren eskutik. Txistulari ikasketak egin zituen Alegian eta txistu eskolak eman zituen Albizturren. Bere txistulari lana Alegiatik abiatzen zen Tolosaldea eta Goierrin zehar zabaltzeko. Hainbat pieza eta doinu konposatu zituen bere instrumenturako eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide izan zen 1955ean bigarren garaia hasi zenetik. 77 urte zituela hil zen, eta Alegiako, Albizturko eta Amezketako udalek eskainitako omenaldiak jaso zituen, besteak beste.
- HERNÁNDEZ, J.: Agur lagun bati. Txistulari, 197, urt.-ots. 17, 2004.