Pilota

INDART, Jose Ramon

XIX. mende hasierako euskal pilotaria, "Michico" ezizenaz ezaguna, Nafarroan jaio zen. Sakean erakutsitako abilezia eta indarra nabarmendu egin ziren gipuzkoarren eta nafarren artean izan zen desafio baten harira; Irunen (Gipuzkoa) jokatu zen, eta nafarrek irabazi zuten. Erref. Luis Bombín "Pilota jokoaren historia, zientzia eta kodea". Bartzelona, 1946, p. 289.