Aizkolariak

INCHAUSTI, Juan

Aizkolari tolosarrak apustu ikusgarri eta bitxia izan zuen beste aizkolari batekin, Francisco Ormazabal. Tolosan egin zen apustua, 1925eko maiatzaren 10ean. Ormazabalek 54 hazbeteko 4 enbor moztu behar zituen, Inchaustik 100 kiloko zakua 25 aldiz altxatzen zuen bitartean. Erraz irabazi zuen Juan Inchaustik.