Biografiak

IMAZ, Miguel

Kontratista. Donostiako Kursaal zubia amaitu zuen, baita itsasoari lurrak irabazi zizkion harresia ixteko obra ere. Bere lanaren sari gisa, Donostiako Udalak 1925ean hiriko kale bati bere izena ematea erabaki zuen, Zurriola etorbidean hasi eta Kolon pasealekuan amaitzen dena. Erref. Oyarzun, M.: San Sebastián, 1951, p. 39.