Konposatzaileak

Imaz Ganzarain, Bruno

Pianista eta konpositore gipuzkoarra. 1897ko urriaren 5ean Zaldibian jaiotakoa. 1972ko abuztuaren 25ean hil zen Donostian.

Brunok musikan zeukan interesa ikusirik, bere gurasoek Tolosara bidaltzea erabaki zuten Eduardo Mocoroarekin pianoa, organoa eta konposizioa ikasi zezan. Ondoren Donostiako Orfeoiko pianista titularra izendatu zuten, non tenore eta transkriptore lanak ere bete zituen.

Gipuzkoako zenbait elizetako organista izan da, besteak beste, Donostiako Santa Maria Basilika, bertako Cavaillé-Coll organoaren berritze lanetan parte hartu zuelarik.

Bere musika produkzioaren barruan herri-izaera daukaten konposizioak azpimarratzekoak dira, batzuk El Pueblo Vasco eta Txistulari aldizkarian argitaratu zirelarik. Bere lanen artean esanguratsuenak hauek dira: Aurtxo txikia, Itxasoan edo Nere Ionetxo maitea ahots eta pianorako; Erromerian hiru txisturako; edo Eresia, Marcha de San Ignacio eta San Marcial pianorako. Idatzitako motete eta gabon-kantak ere nabarmentzekoak dira: Ave Maria (4A), O Salutaris (4A) edo Vamos, pastores, vamos (3A).

  • LEIÑENA, P.: Imaz Ganzarain, Bruno. Non: Casares, E. (zuz.), Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana (6. libk., 416-417 or.). Madril: Egile eta Editoreen Elkartea, 2000.
  • ERESBIL: Documentazio sekzioa, D1/IMA-03. Bruno Imaz Ganzarainen biografia (1994/11/17an jasotako informazioa).
  • ERESBIL: Partituras de música vasca: catálogo. Kontsulta, Eresbilen.
  • ·[I.g.]. (1997ko ekainak 6). Bruno Imaz edo musikari isila. Goierritarra, 116, 25. or.