Zinekoak

Ikastola

S-8 formatuan egindako laburmetraia, 1978ko Zestoako Topaketak jaialdian Jose Maria Clavelek aurkeztua.

Berez, hezkuntza erakunde honen izaera, funtzionamendua, arazoak eta bertan biltzen diren hainbat esparru interesgarri sakontasunez aztertzen ditu. Honen irazki berezia dela medio, ikusleak aurretik nolabaiteko prestaketa behar du edota, gutxienez, bertan ageri diren zenbait ikurren eta hain interesgarria eta konplexua den errealitate honen oinarrien azalpena. Baldintza horiez gain, esan daiteke hain konplexua den arazoa filmatzeko oso hurbilketa serioa dela.