(?-1633) [Donostia]. Valdibiaren eskuizkribu argitaragabe batek itsas kapitain hau korsikerari eskainitako abenturazale gisa aurkezten digu. Bere herrian finkatua, jesuiten sarreraren aurkari setatsuenetako bat izan zen. Gero erabat aldatu zen, eta otoitzean hasi zen barau zorrotzak eta bestelako penitentziak lagun zituela. 1633ko azaroaren 1ean hil zen txirotasunez.
