Idazlea eta margolaria. Irunen jaio zen 1943ko ekainaren 6an.
1957tik aurrera bere margolanak taldean erakutsi zituen, 1963an bere bakarkako lehen erakusketa aurkeztuz. Olio-pintura, marrazki, zeramika, eskultura eta abarrek osatzen dute bilduma. 1957 eta 1971 artean hainbat sari nazional lortu zituen. Hondarribia eta bere alardea, Donostia, 1979 lanaren egilea da. Pintura eta argazkilaritza uztartzen ditu, eta hasieratik izan zuen dokumentalarekiko eta bideoarekiko interesa, Nestor Basterretxearekin batera Ama Lur filmaren sorreran parte hartuz. 2001eko ekainetik irailera bitartean 1975etik 2001era egindako lanaren antologia bat erakutsi zuen Alacanteko Unibertsitatean, Kantauritik Mediterraneora izenburupean.