Atletismoa

IGUARAN LASA, Pedro Jose

Berazubiko tigrea. 1898ko apirilaren 27an Tolosan jaioa. Gipuzkoako atletismoaren arima-mazertzat hartua, historialaria, aditu estatistikoa, dibulgatzailea, federatiboa, hautatzailea, artxibozaina, entrenatzailea, epaile-arbitro nazionala (3 aldiz epaile ofizial olinpikoa), ikertzailea eta teknikari atletikoa Berazubiko (Tolosa 1923), Amarako (1943) eta Anoetako (1950) pisten eraikuntzan. Kirol Merezimenduaren zilarrezko domina 1958an. Egilekidea, Jesús Elósegui Irazustarekin, "46 urte Gipuzkoako atletismoan 1914-1959", 1960ko urtarrilean argitaratua (espezialitate bakoitzeko 50 atleta onenen zerrenda). 1972an argitaratu zen Antzinako igeriketaren eta Joko Olinpikoetako igeriketa modernoaren historia liburua. 1976an hil zen. Arabako hiriburuko IVEFen dago 1996. urteaz geroztik, bertako kirol-liburutegi bikaina.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)