Instrumentugilea

Iguain Azurza, Gurutz

Musikaria. Beasainen jaioa, 1932ko apirilaren 22an; Montevideon hila, 2005eko martxoaren 9an.

Prestakuntza garaian, Donostiako Merkataritza Eskola Profesionalean merkataritzako peritu ikasketak egiteaz gain, solfeo, piano eta akordeoi ikasketak egin zituen hiri horretako Udal Musika Kontserbatorioan. Buenos Airesen egonaldi labur bat egin ondoren (1949-1953), Montevideon (1953) kokatu zen familiarekin, eta bertan finkatu zuen bere bizilekua. Han, Montevideon euskal kultura zabaltzeko sortutako Euskal Erria erakundearekin jarriko da harremanetan. Eusko Abeslariak abesbatza, 1969 eta 1992 urteen artean zuzendu zuen taldea, izango da Eusko Abeslariak Fundazioaren sortzaileetako bat. Abesbatzaren jardueraren zati handi bat erakundeak berak sustatutako ekitaldietan parte hartzean oinarritzen zen, baita hiriko zenbait elizatan egindako emanaldietan ere, nahiz eta zenbait telebista-katetan ere parte hartu zuen. San Migel Garikoitz parrokiako igandetako mezetan organista gisa edo moldatzaile eta konpositore gisa egindako lana ere azpimarratzekoa da. Azken alderdi horretan, musika koraleko hainbat lan utzi zituen idatzita, erlijiosoak zein profanoak, Beti maite, Aurtxo txikia, Erruki eta Jaungoikoaren bildotsa tituluekin.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/IGU-04. Gurutz Iguain Azurzaren biografia.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/IGU-04. Zufiaurre Goya, J. Gurutz Iguain Azurza.
  • VIÑAS, E. Partitura artean idatzitako bost istorio. Diario Vasco, 2007ko martxoaren 15a.