Biografiak

IDOETA GORBEÑA, Jesús

Zinemagilea eta abokatua, Bilbon 1928ko abenduaren 27an jaioa. Fas Zine Klubean hasi zen, eta bertako zuzendaria izan zen. "Ama Lur" Nestor Basterrecheak eta Fernando Larrouquertek zuzendutako filmaren gerentea izan zen. Euskal Zinemagileen Elkartearen sorreran parte hartu zuen eta ondoren, 1976an, Veneziako Bienalean Euzkadiko Batzordean parte hartu zuen. Euskal Artea eta Kultura sustatzeko "Enkoari"-ren gerentea izan zen. Euskal Zinemaren 1. Astea antolatu zuen Donibane Lohitzunen eta 1978an Donostiako XXVII. Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendari izendatu zuten.