Sendagileak

Ibaseta, Hilario

Euskal Medikua, Ondarroan (Bizkaia) 1774an jaioa. Real Sociedad Vascongadako bazkide irakaslea izan zen eta Fernando VII erregearen ohorezkoa izan zen. 21 urte ozta-ozta zituela (1795) fisiko gisa frantziarren aurkako gudan izan zen. Bizipen horren emaitza bezala, guda horretan izan ziren gaixotasunei buruzko mintzaldi bat idatzi zuen.

Erref. Labayru: Historia General del Señorío de Vizcaya, VI Alea, II Lib., XIII idazp. 425 orr.