Kazetariak

Ibarzabal Aramberri, Eugenio (1985ko bertsioa)

Publizista gipuzkoarra, Donostian 1951ko martxoaren 6an jaioa. "Zeruko Argia" n kolaboratu zuen Aurtiz ezizenarekin. 1976an Garaia aldizkaria zuzendu zuen. Elkarrizketa sorta garrantzitsu baten egilea da, eta izenburu hauek izan zituen: Eztabaidak hauteskundeen inguruan, Zarautz, 1977; Manuel de Irujo, Donostia, 1977; 50 urte euskal nazionalismoan. 1928-1978, Donostia, 1978; Koldo Mitxelena, Donostia, 1979. Gehienak aurretik Herri Irratiak zabaldu zituen. 1983an Gipuzkoako Aldundiko Prentsa Kabineteko buru kargua betetzera pasa zen.

Ainhoa AROZAMENA AYALA