(XVI. mendea, Eibar). Italiako galeretako infanteriako kapitaina. Frantzisko I.aren, Fragosoren eta Rinconen enbaxadoreak hil zituen, Turko Handiari laguntza eskatzera zihoazenean. Eibarko parrokiako sakramentu-liburuetan agertzen den ohar baten arabera, Iñarra Ibarran zuen abizen zaharra aldatu egin zuen, enbaxadore horien heriotzak zekartzan arazo diplomatikoei iskin egiteko. Milango Estatuan Emaitzen Ikuskatzaile Nagusiaren postua bete zuen.
