Militarrak

Ibarra, Carlos de

(Eibar). Kantabriako Eskuadrako almirantea 1616an. Holandarren aurka borrokatu zen 1627an. 1633an Mexikorako atera zen ontzidia eskoltatu zuen, eta 1638an garaipen sonatua lortu zuen Pie de Paloren eskuadraren aurka. Noblezia-tituluak -Caracenako Markesa, Mexikoko Bizkondea- eta Ordena Militarren enkarguak lortu zituen, eta Gerra Kontseiluko kide izatera iritsi zen. Fernandez Durok laudorio arrazoituak eskaintzen dizkio bere Diskizio Nautikoetan. Pie de Paloren aurkako borroka bibliografia oparoko gaia izan zen.