Ibarrako Santo Domingoko bizkondea, Markinan (Bizkaia) jaio zen. Bere ohiko bizilekua Deba (Gipuzkoa) izan zen, bertan armagintza etxe bat baitzuen. Deban hil zen 1888ko martxoaren 4an.
Hainbat lanpostu garrantzitsu bete zituen Gipuzkoako Administrazioan. Debako alkatea izan zen hainbat aldiz, eta foru-batzar askotan hartu zuen parte batzarkide-prokuradore gisa. 1851ko uztaileko Mutrikuko batzarretatik, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta laugarren alderdiko alboko izan zen zenbait aldiz. 1853ko uztailean Arrasateko Batzarretan berrautatua izan zen. Gero, 1857ko uztaileko Debako Batzarretatik postu bera bete zuen ordezko bezala, 1860ko uztaileko Zestoakoetan berraukeratua izan zelarik. 1867tik 1868ra bitarteko foru-urtean, bigarren alboko diputatu nagusi izendatu zuten, nahiz eta lehen alboko gisa jardun, haren titularra, Francisco de Lersundi, ohorezko izendatua baitzen. 1872ko Batzar Nagusietan eta 1876an lehen ahaldun nagusi alboko izendatu zuten. Diputazio hori 1876ko uztailaren 21eko legearen indarrez desegin ondoren, bizitza pribatura erretiratu zen.
Erref. Arzac, A.: "Ohar nekrologikoak. Ibarrako bizkondea", Euskal Erria aldizkaria, 1888, XVIII, pp. 250-251.
