Paco Ibañez.
Kantautore gipuzkoarra, Adunako “Apakintza” baserrian jaioa 1934ko azaroaren 20n, ama euskalduna eta aita valentziarraren semea zen. Hamalau urterekin Euskal Herritik aldendu zen Parisera joan zelarik. Bere herriko egoera politikoz arduratuta eta adierazpen baliabide ziztatzailea topatu zuelakoan, Parisen eta Sienako Academia Chiggianan Andres Segoviarekin jotzen ikasi zuen, gitarraz lagundurik abesten hasi zen. Esanahi zorrotz eta iraunkorreko letrak antzematearekin kezkaturik Lorca eta Gongoraren poemak musikatu eta kantatu ditu, 1964ean grabatu zuelarik bere lehen diskoa. Jarraian Cernuda, Alberti, Hernandez, Blas de Otero, Goytisosolo eta abarren poemetan oinarritutako kantak grabatuko ditu, Polidor, Phonogram eta Ariola diskoetxeekin, lehena Pariskoa eta azken biak Madrilekoak. Partehartu du baita ere jaialdi eta kontzertu monografikoetan. Nazioarteko mailan gure artista estimatuenetakoa da.
