Marinelak

Ibáñez de la Rentería, José Vicente

Hidrografoa, matematikoa eta itsasgizon bizkaitarra. Lekeitio, 1699 - 1760-06-13.

José Vicente nekazari euskaldun eta alfabetatugabe batzuen senditik -Ibañez de la Renteria-tarrek- zetorren, hiru belaunalditan bakarrik gizarte-mailan miresgarritasunez, euren jatorrizko Elizaldeetan karguak bete izatetik Bilbon eta Gortean nabarmen bereiztera iritsiz, gora egitea lortuz.

Litekeena da, bere haurtzaroan zehar, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz-en semeekin batera -urruneko ahaideak izateaz gain- Tolouseko jesulagunen ikastetxera ikasten bidali izana izatea, euskal nobleziaren artean zabaldutako ohitura, izan ere, baitzen. Berton izan zen irakasgai humanistikoak eta baita zientzia arlokoak ikasi zituen tokia, geodesia eta nautika zientziagatik zudu berezia agertuz.

Bere jaioterriko hiribilduko nautika ohiturari jarraituz, non, XVII. mendearen amaieratik pilotuen instrukziorako ikastetxe bat egon omen zen (bertako irakasleetariko bat hain zuzen ere Villarreal de Berriz zela) Jose Vicente nautika-matematika ezagutzekin nagusitu zen. Horren lagungarri, zalantza izpirik gabe, 1722an, Lekeitioko Alkate hautatu izana izan zen, bai hezkuntza eta politika inguruarekin eta baita Bizkaiko Aldundiarekin ere harremanak estutzea ekarri zion kargua izanez.

Erakunde hau izan zen, bereziki, 1740an bere Udaletxearen azken solairuan kokatuz Bilbon matematika eskola bat sortu zuena, eratorritako gastuak -erdi bana- Hiribilduaren, Jaurerriaren eta bere Kontratazio-Etxearen artean, pilotu gazteak hezteko helburuz, partekatuak izanez. Gorago aipatutako harremanei esker, Aldundiak ikastetxearen zuzendaritza Bizkaian garatutako matematika bere irakasle lanagatik sari bezala Jose Vicenteri eman zion, bera, antza denez, fragata kapitain bezala izendatua izanagatik (1738-11-6-ko E.A.) irakaskuntza arloan jardunaz ibiliz. Urte horretan, Baionan nautika lan bat argitaratu zuen: Explicación del Círculo Náutico astronómico Universal, inventado y nuevamente ampliado.

Egia esan, bere izendapenak beste ezer baino izaera interino bat izan zuen, 1741eko apirilean Cadiz-en Errege Armadara atxiki baitzen, Miguel Archer-ek matematika eta nautika irakasle bezala ordezkatua izanez.

Ordutik aurrera, bere itsasontzi-ikasketa hasi zen: 1741eko uztailaren 18an Halcon ontziaren agintea hartu zuen, handik gutxira frantziar armadarekin 1744an porrot ikaragarria jasan zuen Tolon-eko gudan bat eginez; urte bereko otsailaren 22an Matheus ingeles almirantearen aurka ontzi-guda baten parte hartu zuen; 1745ean espainiar ontzidiari eskainitako bere zerbitzuengatik itsasontzi-kapitaina izendatua izan zen; eta 1749ko azaroaren 20an ontzidiko pilotu nagusira jasoa izan zen, osasun arazoengatik inoiz bete izango ez zuen kargua izanez. Halaber Historiako Errege Akademiako kide ere izan zen.

Explicación del círculo astronómico universal y nuevamente ampliado (Baiona: Pedro Foubet-en Irarkola, 1738).

  • Celina Ribechini, La ilustración en Vizcaya: "el lequeitiano" Ibáñez de la Rentería (Donostia: Txertoa, 1993), 75-78, 141-157;
  • C. Zabecoe, 'Marinos ilustres. José Vicente Ibáñez de la Rentería', Euskal Erria, 1907, 56:255-256;
  • José Llombart, 'Noticia sobre el Museo Matemático de la M. N. y M. L. villa de Bilbao, el Señorío de Vizcaya y su Casa de Contratación', R. Codina, R. Llobera (eds.), Història, Ciencia i Ensenyament (Barcelona, 1990), 339-352.