Ingeniari mekaniko argiketaria. Lekeition jaio zen 1878ko apirilaren 3an eta Buenos Airesen hil zen.
Bergarako Seminarioan batxiler ikasketak egin ondoren, Manchesterren (Ingalaterra) eta Wittweidan (Saxonia, Alemania) ingeniari ikasketak egin zituen. Oposizio bidez, 1902an Papelera Españolaren direktorioko ingeniari laguntzaile postua hartu zuen, eta 1903tik 1906ra Oroz-Beteluko (Nafarroa) paper fabrikako zuzendari, ondoren Electra Plaza hidro-elektrikoaren zuzendari-kudeatzaile izateko.
1910ean Buenos Airesera joan zen bizitzera, eta 1912tik Alemaniako Siemens Schuker-eko ingeniari proiektugilea izan zen, bai Buenos Airesen, bai Rosarion. Bi urte geroago "Otto Kraus" Nazioaren Industria Eskolako zientzia eta letretako irakasle postua lortu zuen lehiaketa bidez, bi karguak hartuz, 1916an Siemensi uko egin zion arte. 1918tik 1939ra, ikuskatzaile elektroniko mekanikoa ere izan zen, eta zaharren egoitzetako eta eskualdeetako ospitaleetako usina- eta muntaketa-proiektuez arduratu zen. Hainbat enpresa pribatutako ingeniari aholkularia. Rosarioko eta Chascomuseko Zazpirak Bat Euskal Etxearen sortzailea eta Buenos Aireseko Laurak Bateko presidentea izan zen 1920-22, 1924-26, 1928-30 eta 1951-52 urteetan.