Gipuzkoako ahaldun nagusia, Tolosan, 1745eko maiatzeko Zarauzko Batzarretatik. 1746ko maiatzeko Azkoitiko Batzarretan berrautatua izan zen, 1751ko uztaileko Tolosakoetan, 1759ko uztaileko Zestoakoetan, 1764ko uztaileko Azkoitikoetan, 1767ko uztaileko Bergarakoetan eta 1782ko uztaileko Azkoitikoetan. Era berean, 1785eko uztaileko Bergarako Batzarretan berrautatua izan zen, 1789ko abuztuko Donostiakoetan, 1792ko uztaileko Debakoetan, 1793ko ekaineko Errenteriakoetan, 1794ko uztaileko Getariakoetan eta 1799ko uztaileko Ordiziakoetan. 1801eko uztaileko Zumaiako Batzarretan eta 1802ko uztaileko Hondarribiko Batzarretan ere berrautatua izan zen.
