Politikariak eta Kargu publikoak

Hurtado de Mendoza, Esteban

Gipuzkoako diputatu nagusia, Azkoitiko txandan, 1827ko uztaileko Zumaiako Batzarretatik, 1828ko uztaileko Mutrikukoetatik, 1830eko ekaineko Arrasatekoetatik, 1833ko uztaileko Elgoibarrekoetatik, 1839ko abenduko Debakoetatik, 1841eko uztaileko Segurakoetatik eta 1845eko uztaileko Ordiziakoetatik. Era berean, 1846ko uztailean Azkoitian, 1847ko uztailean Oñatin, 1850eko uztailean Bergaran eta 1852ko uztailean Tolosan hautatu zuten. 1854ko uztaileko Donostiako Batzarretan, 1861eko uztaileko Segurakoan, 1862ko uztaileko Azpeitikoan eta 1866ko uztaileko Azkoitikoan ere berrautatua izan zen.