1972ko abuztuaren 9an Donostian (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. Aurrelaria. Antiguokon trebatua, Bilboko Athleticek sartu zuen 1991n, filialarekin lehiatzen hasteko. 1994ko otsailaren 20an egin zuen debuta Lehen Mailan, Zaragoza-Athletic partidan (1-0). 1995ean Mallorcan aritu zen utzita, eta hurrengo urtean Eibarren, bi kasuetan Bigarren Mailan. 1997an itzuli zen Bilbora, baina Ligako partida bat jokatzeko aukera izan zuen soilik. Lehen Mailan 4 konpromisoko eskarmentua izanik, Elxen tokia bilatu zuen, eta bertan bi urtez aritu zen militatzen. Granada (bi urte), Motril, Cartagonova, Lorca (bi urte) eta Real Union (aurtengoa, 2007a, bere bigarren urtea da) izan dira bere gainontzeko taldeak.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
