Futbolari gipuzkoarra, Getarian jaio zen 1949ko urtarrilaren 8an. Jaioterrian hasi zen jokatzen, hondartza taldeetan, eta Zarautz Kirol Klubeko gazteen taldean nabarmendu zenez, Sansek fitxatu zuen. Lau denboraldi eta erdi eman zituen talde horretan, eta 1972ko urrian sartu zen Realean. Donostiako taldean eman zuen kirol bizitza amaitzear dago, 1977-78 denboraldia amaitu eta gero, Lagun Onakera aldatu baitzuten.
