Sendagileak

Heugas, Dr.

Maulen (Zuberoa) jaiotako medikua. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatua 1885ean Paralysie saturnine généralisée izenburudun tesiarekin. Bere jaioterrian lan egin zuen, gerora bertako alkate ere izanik.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).