Biografiak

HERNANI, Martín Ibáñez de

Oñatin jaiotako gipuzkoar ongilea. 1544ko uztailaren 11n, Veracruzen, bere testamentuan ezarri zuen bere ondasunak errentan kargatuko zirela eta honen heren bat Oñatiko bere familiako umezurtz eta dontzeila pobreei zuzkitzeko erabiliko zela; beste heren bat Oñatiko alargunak ezkontzeko, ahal izanez bere ahaideak, eta beste heren bat presoen askapenean.

Carmen CASTELLS.