Argazkilariak

Hernández Juantegui, Javier

1960an Donostian jaiotako argazkilari gipuzkoarra.

Kazetari hau kazetaritzako argazkigintzan espezializatu da 1994az geroztik, eta lan hori telebistarako erreportajeak egitearekin uztartzen du: El Salvador, Sahara eta Aljeriari buruzko dokumentalak egiten ditu munduko hainbat katerentzat. 1994ra arte Mundurako argazkilaria izan da, eta 1997tik El País egunkarirako ere bai.

1999ko otsailean "Konplizeak" erakusketa egin zuen Zarauzko (Gipuzkoa) Photomuseumen. Bertan, argazkilari honek begirada eta jarrera ezberdinak islatzen ditu, emozioa, unea, beldurraren, pasioaren edo haserrearen isla bilatuz. Baina, azken finean, ikuslearen konplizitatea bilatu nahi da, ikusleak ere bidaia egin dezan.