Literatoak

Hemingway, Ernest Miller

Idazle iparramerikarra (Oak Park, Chicago, 1898-1961).

Nafarroan oso ezaguna Sanferminak mundu osora ezagutzera emateagatik. Fiesta (1926) eleberriaren argumentua festa hauetan dago oinarritua.

1954an Nobel Saria jasoko zuen gizona Espainiara lehen aldiz 1921ean etorri zen orduan "Toronto Star" aldizkariko Pariseko berriemaile bezala, erreportai berrien bila. 1923an Sanferminetara joan zen bertako zezen eta folklore kontuak erakarrita. Festa honek sorrarazi zizkion sentipenak artikulu batean idatzi zituen: Pamplona, en Julio, bere egunkarian argitaratua.

1925ean Iruñera itzuli zen zezen eta toreatzaileen mundu horretan eta kaleko parrandak suposatzen zuen fenomeno soziologikoan giroturiko liburu bat idazteko asmoz. Horrela sortu zen Fiesta liburua, argitalpen arrakastatsua, mundu osoan irakurria, behin-betirako anglosaxoi letretako figura bezala kontsakratuko zuena. Argumentua eta pertsonaiak (turista amerikarrak Nafarroan) bigarren mailan mantentzen dira eta argumentu psikologikoa -hala-moduzkoa- aitzakia da ia, paisaia eta probintziaren deskribapena errealitatearekin leialak dira.

Ondoren Espainia Muerte en la tarde (1932) liburuan aipatzen du; Bere bizitzaren amaieran, 1959an, lan honi gehigarri bat idatzi zion, gaztetan Nafarroan igarotako egun haiek nostalgiaz gogoratzen dituelarik. Azkenik, Espainiako gerra zibilean erreportari bezala igarotako egunak gogoratuz Tafalla eta Erribera ageri dira ¿Por quién doblan las campanas? (1940) liburuan, eszenan hilik sartzen den pertsonai xelebre baten bidez.

Zinemagile bezala Hemingway-ek The spanish Heart (1937) dokumentala egin zuen. 1957an Fox estudioek Fiesta liburua eraman zuten zinera The Sun also rises izenburupean. 1969an, W. Stuartek Hemingway's Spain: A love affair zuzendu zuen. Ref. Elizalde: "Navarra en las Literaturas Románicas", III.