Ikastolak

Haur Hezi Ikastola. Antzuola

Antzuolako Haur Hezi Ikastola, 1968-69 ikasturtean sortu zen. Lege aurrean egokiena zelako, hasierako titular Eliza jarri zuten eta bere egoitza Ondare etxean zegoen. Sorrerako urte hauetan, 1969-70 ikasturtean, matrikulazio orduan haur erdaldunen kopurua mugatu egin zuten, euskara maila mantentze arren. Aurreneko ikasturtean OHO 1. eta 2. maila egitera Bergarara joaten hasi ziren Antzuolako ikasleak baina 1972an Bergara joateari utzi egin zioten. 1981ean Haur Hezi Ikastolako irakasleak herriko Eskola Publikoaren kontratupean jarri ziren, 3 irakasle ez ezik (titulurik gabeak). Irakasle hauekin Guraso Elkarteko geletan Ikastolak jarraipena izan zuen. 1987an, irakasle hauek irakasle titulua atera zutenean, denak Eskola Publikoko sarera sartu ziren.

Urtarrilaren 25eko 37/1994 Dekretuaren arabera, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Haur Hezi Ikastola izeneko Ikastetxe Publikoa sortu zen.

Gaur egungo Antzuola Herri Eskola, 1981ean egin zen unifikazioaren emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (Publikoa eta Ikastola) bakar batean batu ziren. Ikastetxearen izena Antzuola Herri Eskola da herriaren erdigunean dago kokatuta, Herriko Enparantzaren ondoan, eta 2-12 urte bitarteko herriko haurrak hartzen ditu. 2005eko Urtarriletik aurrera 0-2 urteko haurrak jasotzen dira Haur-eskolan, Partzuergoaren menpe.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • EHAA - 1994ko otsailak 28, astelehena N.º 40 ZK.
  • "Antzuola Herri Eskola" Ikertzaileak [Web]. [Kontsulta data: 2012ko martxoaren 20]