Donibane Garazin 1876ko maiatzaren 11an jaiotako mediku baxenafarra. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean ikasketak burutu zituen 1876ko azaroaren 11an. Bere jatorrizko hiribilduan lan egiteari ekin zion, bertako zinegotzia ere izanez.
Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).
