Hegazkin pilotoak

HANOUILLE, Elie

Abiazioaren aitzindari den hegazkinlari belgikarra. 1914ko martxoan, Donostiara (Gipuzkoa) iritsi zen, hegaldi alderantzikatu eta bertikalen erakustaldi bat egitera. Astelehenean, hilak 16, Kontxako badiako uretan erori zen bere aparailuarekin, eta kolpearen ondorioz hil zen. Donostiako "Novedades" aldizkarian honako iruzkin hau egiten da: "Espazioaren erabateko nagusi ikusten genuenean, lerro sinestezin, bihurgune fantastiko eta bira zoragarrien ortzia dotore eta airoski alaitzen, bati oihukatzen genion: Miresgarria! Sinestezina! Txoriek baino gehiago egiten du! ".

Miren IRURETAGOYENA MARTÍN.