Pilotaria. Errenterian jaio zen 1863ko abenduaren 15ean. Salaverría, Telleria eta Zapirain anaiekin batera hasi zituen emanaldiak errenteriarren eta irundarren arteko partidetan. Amerikara bidaia batzuk egin zituen, "Mardura", "Baltasar", "Beloqui", "Manco de Villabona" eta "Chiquito de Eibar" izenekoak tartekatzen ziren borroka gogorretan parte hartuz, harik eta, 1890. urtean, beso batetik minduta, herriaren lasaitasunera erretiratu zen arte.
