1928ko urtarrilaren 11n Donostian jaiotako pilotaria. 2005eko urriaren 14an hil zen.
Urumea pilotalekuko taberna baten jabea zen, eta hainbat pilota-partidatara joateko aukera izan zuen. Zaletasun handia piztu zitzaion. Donostiako Club Deportivo Loyolatarra taldean afiliatu zen eta ondoren Real Sociedad taldean. Bere tituluen artean aipatzekoak dira Gipuzkoako txapelduna, Espainiako txapelduna eta munduko pilota txapelduna, frontoi handia, pala luzea espezialitatea 1958an Biarritzen, Baionan, Hossegorren egindako txapelketan eta 1966ko Gipuzkoako kirolari onena.