Konposatzaileak

Gurruchaga, Paco

1910eko abenduaren 3an Nuarben (Gipuzkoa) jaiotako irakasle eta zuzendaria. 51 urterekin hil zen, 1962ko abuztuaren 24an.

Jose Maria Gurrutxaga "Txokolo" eta Victor Agirrerekin hasi zituen musika ikasketak, eta Julian Barrenetxea Azpeitiko organistarekin jarraitu zuen ondoren. 1931n Bilbora joan zen Miserikordia bandako irakasleekin eta Kontserbatoriokoekin hainbat ikasgai ikastera, horien artean Jose Franco konpositorea. Bilboko Miserikordia Etxe Santuko (1935-1945) Musika Banda zuzendu eta Uxueko (1945-1947) organo-jotzaile izan ondoren, Azpeitiko musika bandaren zuzendari izendatu zuten, eta hamabi urtez lan handia egin zuen bertan.

  • ALBERDI, J.I. : Pako Gurrutxaga, musikari azpeitiarra. Diario Vasco, Azpetiko Jaiak, p. 1986ko uztailaren 30ean.