Konposatzaileak

Gurruchaga Odriozola, Ascensio

1918ko maiatzaren 5ean Azpeitian jaio eta 2001eko abuztuaren 1ean Donostian hil zen organista eta konpositorea.

Bere musika eta erlijio jarduera gehiena Soraluzen garatu zuen, bertako abadea eta organista izanik. Badirudi lan batzuk konposatu zituela, nahiz eta Ezoizako Ama Birjinaren Ereserkia eta koru, bakarlari eta organorako Ereserkia lana baino ez diren ezagutzen.

  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/GUR-05. Jose Ignacio Alberdi Egañaren gutuna Eresbili (2003-01-29).