Historialariak

Gurruchaga Ansola, Ildefonso

Historialaria eta abokatua. Azpeitian (Gipuzkoa) jaio zen 1902ko abuztuaren 23an. Donostian hil zen 1974ko abenduaren 3an, eta Azpeitian lurperatu zuten.

Zuzenbideko doktoretza lortu zuen Deustuko Unibertsitatean 1926an; Euzkadiko Fiskal Nagusia izan zen 1937an, Ciudad Real eta Alacanteko magistratua 1937an eta Tarragonako Auzitegiko presidentea 1938 eta 39 urteen artean. Frantzian erbesteratuta, 1941ean ontziratu zen Alsina ontzian eta 1942an Buenos Airesera iritsi zen. Bertan, Euskal Ordezkaritzako lantaldea osatu zuen "Euzko Deia" argitalpenaren administratzaile gisa. Euzko Alderdi Jeltzaleko eta Instituto Americano de Estudios Vascos erakundeko kidea eta "Laurak Bat" zentroko presidenteordea izan zen (1949-1951). Buenos Aireseko "Boletín Americano de Estudios Vascos", "Eusko Deia" eta "Tierra Vasca" aldizkarietan kolaboratzen du euskal historiari buruz. Iñigo de Uranga ezizena erabili zuen. 1953an Donibane Lohitzunera (Lapurdi) itzuli zen eta Sabindar Batzako eta Euskal Kulturaren Aldeko presidentea izan zen.

Fontes Vasconiaey XIX. mendeko karlistadak eta euskal historian izan zuten esanahia argitaratu gabe utzi zituen. Historialari xumea eta zentzu kritiko handikoa izan zen.