Abesbatzak

Gurasoak- San Viator Abesbatza

Gurasoak-San Viator abesbatza Gasteizko San Viator ikastetxeko guraso talde batek sortu zuen 1996an. Harrez gero, betiere Jesús Merino maisuaren zuzendaritzaren pean, 200 abagune baino gehiagotan, abestalde honek bere lana agertu du askotariko entzuleen aurrean. Ongintzazko errezitaldi eta galak, batzarren irekiera eta amaierak, kultura zabalkunderako programak, abesbatza-elkartze eta zikloak, Gabonetako kontzertuak... ekitaldi hauek guztiek ibilaldi luze eta aberatsa osatzen dute.

Horri esker, Arabako lurraldean luze eta zabal ibiltzeko aukera izan dute; baita ere beste elkarte autonomiko askotan, estilo desberdinetako aukerako musika eskainiz, batez ere euskal kantutegiko abestiak.

Arabatik kanpo hainbat ekitaldi instituzional zein musikaletan parte hartu dute: CONCAPAren 70. urteurrena, Bilboko Abesbatza Topaketa, Friaseko (Burgos) Fundazioaren mendeurrena, Guraso Elkarteen Batzarra (Valladolid), Concert de Fires (Figueres), Fontilles Fundazioaren mendeurrena, "Invierno en Granada" abesbatzen bilgunea (2010), "Poetak maiatzean" nazioarteko jaialdia, Eguberriak Zurietan (2013), Ama Zuriaren Kofradiako 400. urteurrena, Gasteizko Gatazkaren 200. urteurrena...

Beste emanaldi gailen batzuk ondokoak izan dira: kontzertuak Salamancako, Cacereseko eta Siguenzako katedraletan, Bartzelonako Familia Santuaren elizan, Santa Isabel errege-kapera...

Halaber, Pragako VI. Abendura (Txekiar Errepublika) gonbidatuak izan ziren eta 2006ko abenduan Austrian zehar (Vienan eta Salzburgon) bidaia egin zuten. Atzerrirako hirugarren txangoa 2009ko abenduan izan zen eta Erromako hiru basilika nagusitan hiru emanaldi garrantzitsu ospatu ziren: San Giovanni in Laterano, Santa Maria Maggiore eta Santa Maria in Trastevere. 2013ko apirilean "Euskal polifoniak" deituriko kontzertuarekin egin zuten aurkezpena Pariseko Saint Albert Le Grand elizan.

2006ko urrian, grabatutako lehenengo diskoan erregistratuta geratu zen 1996 eta 2006 urte bitartean emandako lanen lagina eta 2009ko maiatzean, Gasteizen "Musika eta Olerkia" ikuskizuna gauzatu zen. Saio honetan abestaldearekin batera, errezitalariek eta musikariek parte hartu zuten, bertaratu zen ikuslegoak txalo beroez agurtu zuelarik. "Amesteko sehaska-kantak", batez ere sehaska-kantez osatzen den ikuskizuna 2012ko maiatzean eman zuten entzuleen eta kritikaren aparteko arrakasta lortuz.

Egindako ibilbidean oinarrizko estilo hauetako abestiak gehitu dituzte beraien errepertorioan:

  • Euskal musika

Garai eta estilo desberdinetako egile euskaldunen konposaketak, euskaraz zein gaztelaniaz, kanta herrikoiak, erlijiozko abestiak, dantzak eta batez ere gure herrialdeko autore ospetsuenenak: Jesus Guridi, Aita Donostia, Aramburu, Olaizola, Lesbordes, Sorozabal, Lertxundi, Laboa...

  • Erlijiozko eta gabon kantak

Abesbatzaren errepertorioaren oinarria osatzen dute erlijiozko emanaldietan. Garai eta estilo guztietako egileak aurkituko ditugu erlijiozko polifonian: aspaldiko musikariak (Palestrina, Mozart, Bach, Vivaldi...), XIX. Eta XX. mendeetako autore klasikoak ( Gabriel Fauré, Rachmaninov, Carl Orff...) eta gaur egungo konposatzaileak (John Rutter, John Brunning, Vytautas Miskinis, René Clausen...)

  • Olerki musikatuak eta sehaska-kantak

Musika eta olerkia uztartzen dituen bi emanaldi monografikoak aurkeztu dira. Lehenean, olerkari eta idazle ospetsuen lanak aurkeztu ziren, hala nola, Gabriela Mistral, Rafael Alberti, Federico Garcia Lorca eta Rosalía de Castrorenak, beste hainbeste konpositorek musikatuak: Alberto Grau, Dante Andreo, Emilio Solé... Bigarren kontzerturako oso ezagunak diren sehaska-kantak aukeratu ziren. Hitz samurrak eta musika lasaigarria duten sehaska-kantak, ezagunak diren egileenak: Carlos Guastavino, Javier Busto, Jorge de Riezu, Gabriel Olaizola...

  • Folklore eta eskualde kantategia

Bidaietarako zaletasunak bultzatuta, abesbatza honek beste herrialde eta nazioetako abestiak jaso eta bereganatu ditu bere errepertorioan. Azpimarratzeko egileak, ondorengoak: Martínez Toner (Asturias), Martínez Valls (Catalunya), Groba ( Galizia), Solé (Andaluzi), Breton (Aragoa), Carrara(Frantzia), ... Baita ere, Hego- Amerikako zenbait egile ospetsuak: Guastavino, Gutiérrez, Filiberto, Cabedo, Morales, Garay, Roig...