Sendagileak

Guimon Rezola, Julian

Gipuzkoar mediku ospetsua, Bilbon kokatua eta 1898an Bergaran jaio eta hiriburu bizkaitarrean 1980an zendua.

Bere haurtzaroa Eibarren igaro ondoren, bere aita bertako alkate izanik eta bere lehen erietxea sortu zuen tokia zela, Bilboko Ospitale Zibileko neurologo zirujau lanpostua lehiaketa bitartez irabazi zuen (1926). Lehiaketaz Klinika-burua (1935), aipatutako ospitaleko zuzendaritza batzordeko kidea izan zen 1936an, urte horretan 1930etik militatzen zuen A.N.V-tik alde eginez. 1934tik 36ra bitartean Bilboko Mediku Zientzien Akademiako Lehendakaria izan zen.

Francok heriotza zigorra ezarri zion, Duesoko Penaletik eta Cadizeko Santa Mariako Portutik ere igaro zen askatasuna berreskuratu aurretik. Bilboko Erietxe Mediko-Kirurgikoaren sortzaile eta Zuzendaria. 1951an Igualatorio Mediku Kirurgiazkoa sortzen duten mediku-taldea osatzen du, 1957ra arte erakunde horren buru izanez. Bizkaian Alkoholismoaren ikerketarako Batzordeko lehendakaria eta antolatzailea izan zen (1966-1969). Medikuntzako Errege Akademiako kidea izan zen.