Sindikalista. 1942ko ekainaren 8an jaio zen Puebla de Caramiñalen (Coruña). 1966an, Gipuzkoako Langile Komisioen 1. Batzar Probintzialean parte hartu zuen aktiboki, eta 1. Langile Batzorde Probintzialeko kide hautatu zuten. PSPn ardura karguak izan zituen, 1977an Euskadiko Alderdi Sozialistan (PSOE) eta UGTn sartuz. Gero, Gipuzkoako UGTko idazkari nagusi izendatu zuten.
Ainhoa AROZAMENA AYALA.
Ainhoa AROZAMENA AYALA.
