Moreda Araban (Araba) 1944ko abenduaren 29an jaiotako erlijiosoa. Filosofia ikasketak egin zituen Donostian (1960-1963), 1964ko abuztuaren 28an Agustindar Errekoletoen Ordenan sartu zen eta 1968ko uztailaren 6an apaiztu zen. Urte horretan bertan Teologia Dogmatikoko lizentziatura lortu zuen Granadan eta, 1972an, Magisteritza ikasketak amaitu zituen Donostian. Agustindar Errekoletoen Ordenako mintegietan izan da, honako hauetan: Martutene (Donostia, 1974-1978); Burgos (1978-1981); Guadalajara (1981-1984 eta 1992-1994), Sigüenza-Guadalajarako Elizbarrutiko C.O.N.F.E.R.-ren sortzaileetako bat eta lehendakaria izan zen hiria; eta Monachil (Granada, 1984-1987). Bere misio erlijiosoa izan zuen mintegi ezberdinetan hainbat kargu bete zituen (zuzendari akademikoa, tutorea, ekonomoa, irakaslea eta hezitzailea). Horrez gain, honako hau ere izan da: Probintziako Kontseilaria (1978-1981); Santo Tomás de Villanueva Probintziako Bokazio Sustatzailea (1994-1998); eta Agustindar Errekoletoen Ordenako Prior Nagusia da Erroman 1998az geroztik. Bere lan pastorala, "Urdaneta" bokaziozko aldizkarian ere sartu zen, urte hauetan zehar bertako zuzendaria izan zelarik: 1975-1979, 1981-1984, 1992-1994 eta hainbat aldizkari eta egunkaritan egin zituen kolaborazioak.
María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea
María Ascensión MARTÍNEZ MARTÍN Historian
doktorea
