1959ko otsailaren 28an Getarian jaiotako artista gipuzkoarra.
Gor-mutu, bere urritasun fisikoak keinuaren bidez adierazteko modua bilatzera bultzatu zuen, berarengan susmatu gabeko kualitate artistikoak piztuz. 1980an Bartzelonako Mimo Isilaren Lehen Sari Nazionala lortu zuen, 1981ean Brnoko (Txekoslovakia) Pantomimako Munduko Jaialdian Bigarren Saria eta, urte berean, Lehen Sari Nazionala berriz ere Madrilen.