Biografiak

GOYA GOICOECHEA, Mariano

Francisco de Goyaren biloba eta Javier Goya Bayeu eta Gumersinda Goicoechea Galarzaren semea, Montesako Ordenako zalduna zen (1848) eta Espinarreko markesgoa nahi izan zuen. Dirudienez, titulu hori baimenik gabe erabili zuen. Madrilen jaioa eta hila (1806-1874). Concepción Maríategui Asperillarekin ezkondu zen, eta, ondoren, Francisca Vilesansola

eta Azpiazurekin.