Euskarazko idazlea, Donostian (Gipuzkoa) jaio zen 1975ean.
Zuzenbidean lizentziatua. 2000. urtean Irun Hiria eleberri saria irabazi zuen, Kafkaren labankadari esker (Kutxa Fundazioa, 2001). Aurretik beste sari batzuk ere irabazi zituen, hala nola narratiba laburreko Satarka eta poesiako Bordari, biak Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa) eratuak. Lisboan girotutako genero beltzeko istorioa da Kafkaren labankada nobela. Urte batzuk lehenago fakultatean elkar ezagutu zuten eta Joao eta Marzel izena duten bi pertsonaren harreman konplexu eta misteriotsuak kontatzen dira. Joao Kafkaren literatur lanean oinarritutako mendeku baten biktima izango da.
