Legelariak

Gorostidi, Jose Maria de

Legelari gipuzkoarra, Getarian 1820an jaioa eta 1901ean hila. 1845etik magistratua, Espainiako zaharrena, Auzitegi Goreneko abokatu fiskal lehena izan zen. Oso liberalak eta alfonsinoak ziren uste sendoetatik, Lehen Karlistadan laguntzaileen taldekoa izan zen, Donostiaren defentsan parte hartuz. Kodifikazio Batzordeko kidea, Kode Penalaren prestaketan parte hartu zuen (1850), baita 1881eko Kode Zibilaren proiektuan ere. Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademiako kidea.