Sendagileak

Gorostiague, Santiago

Euskal jatorridun mediku argentinarra. 1904an La Platan jaioa.

Bere lehen eta bigarren ikasketak hiri horretan egin zituen eta 1933an Buenos Aireseko Unibertsitateko fakultatean medikuntzan doktore titulua atera. Bere lanbidean kirurgia hautatu zuen, ospe handia jasoz. Lanbide hori ikasle zen garaietatik irakaskuntzarekin uztartu zuen. Federico Christmann irakaslearen zerbitzuaren mediku agregatua, beraren klinika-buru, La Platako poliklinikako klinika medikoan eta kirurgia pabiloiko mediku laguntzailea izan zen eta La Platako fakultatean kirurgia klinikoko eta ebakuntzazko medikuntzan eta kirurgia teknikan titularra izateko lehiaketa baten bigarren tokia lortu zuen, lehendabiziko lanpostua Inocencio Canestri eta Federico Christmann doktoreei hurrenez hurren egokitu zitzaielarik. 1957an egindako lehiaketa baten bitartez lortutako La Platako Haurren Ospitaleko kirurgia-zerbitzuko agintaritza bete zuen. Bere espezialitatekoak ziren lan ugari argitaratu izan ditu eta zientzia elkarteengandik aipamen asko ere jaso ditu. American Collage of Surgeonseko kidea eta Nazioarteko Kirurgialarien Bazkundekoa ere. 1962ko Abuztuan Buenos Aireseko lurraldeko ministro izendatua izan zen.