Asteasuko (Gipuzkoa) XVII. mendeko eskultore eta muntatzailea. Valladoliden ikasi zuen Juan de Junirekin. Ambrosio de Bengoechearekin lan egin zuen Hernaniko sagrarioan. Getariako San Juan, San Esteban eta Santo Domingo elizetako erretaulak (1625), Alegiako San Sebastian ermitakoak eta Hernanikoaren bankadak (1611) egin zituen.
Erref. Euskal Artisten Fitxategia; Arrazola: El Renacimiento en Guipúzcoa, t. II, or. 614.
